Neguko babesa – Oihana Elzo

Udako freskagarri.
Udazkenean bero
udaberrian irri.

Bizitzaren musa, bidearen lelo;
guztion arteko lotura orain eta gero.

Gauza guztien gainetik borrokalaria,
diskriminazioaren ia lehen biktima.
Bera da indarraren benetako irudia
nahiz injustizian murgildua duen arima.

Bi mila urte pasa dira iada,
eta gizona dugu oraindik ideala.
Idealizazioa existitzen denetik
emakumea izan baita bere itzala.

Gutxietsiak izan dira bere eskubideak,
mespretxuz mamituak bere sentimenduak.
Zapalduta igaro du denbora luze-luzea;
baina azkenean bete du bere lekua.

Bi mila urte igaro dira iada,
eta berdintasunaren zain gaude oraindik.
Onartuko al dugu bada, behingotz,
ezberdintasunak egiten gaituela berdin?

Gauza guztien gainetik bera da gorena,
balore guztiak batzen dituen sarea.
Maitasunaren amezlari trebea,
egunez eta gauez biltzen baitu kemena.

Neguko babesa,
udako freskagarri.
Udazkenean bero,
udaberrian irri.

Bizitzaren musa, bidearen lelo;
guztion arteko lotura orain eta gero.

1 comentario


  1. ·

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.